Legebiltzarreko Aldizkaria, LEGAL berriketari digitala Eusko Legebiltzarrak zuzenbide arloen hausnarketara zuzendutako egitasmoa da. Begi bistan duzu lehen alea. Eusko Legebiltzarreko Azterlanen Zuzendaritzak bultzatutako LEGAL aldizkaria, Eusko Legebiltzarrak bere 40. urteurrena betetzen duen urtean sortu da, 2020an, eta argia ikusi du COVID pandemiak Euskal Herria eta mundu osoa kolpatu duen une eta garaian.
Ez da kasualitatea izan Legebiltzarraren 40. urteurrenaren inguruan sustatzea jarduera parlamentarioarekin lotura duten arlo juridikoetan hausnarketa eta ikerketa eragitea helburu duen aldizkari berri hau, bat baitator egindako ibilbidearekin eta horren emaitza baita. Era berean ez da kasualitatez gertatu formatu elektronikoan soilik sortzea agerkari berria, hori baita aldizkari hauen oraina eta, bereziki, geroa.
Zuzenbide parlamentarioa eta bizitza parlamentarioan eragina duten gaiak izango dira aldizkari honen bizkar-hezurra eta enbor nagusia; horregatik, eta eztabaida parlamentarioan duten eragina kontuan izanda, Zuzenbide konstituzionala, administratiboa eta oro har Zuzenbide publikoaren arloko gaiak tokia izango dute agerkari honetan.
Azterlanak, legeriari eta jurisprudentziari buruzko iruzkinak eta gogoetak, Eusko Legebiltzarrak eta bestelako ganbara legegileek egindako txosten juridikoak, Legebiltzarrean izandako agerraldietan egindako ekarpenak eta azken hilabeteetan argitaratutako bibliografiari buruzko aipamenak izango dira Legal aldizkariaren osagaiak.
Hemen duzuen aldizkariaren lehen alea, bere edukiek, azaltzen dute ezer baino hobe agerkari hau dena eta izan nahi duena: Eusko Legebiltzarraren eta parlamentuen zerbitzura jarritako gogoetarako eta zabalpenerako tresna berri bat.
PRESENTACIÓN
AURKEZPENA
PRESENTACIÓN
AURKEZPENA
PRESENTACIÓN
AURKEZPENA
PRESENTACIÓN
AURKEZPENA