La “etérea” figura del juramento o promesa tras el “silencio” de la STC 65/2023, de 6 de junio
PDF (Español (España))
HTML (Español (España))

Gako-hitzak

zina
hitzematea
men egitea
parlamentarioa
esapidea

How to Cite

Anguita Susi, A. (2023). La “etérea” figura del juramento o promesa tras el “silencio” de la STC 65/2023, de 6 de junio. Legebiltzarreko Aldizkaria, (4), 148–153. https://doi.org/10.47984/legal.2023.010

Laburpena

Bi disfuntzio garrantzitsu planteatzen ditu Konstituzioari men egiteko zin edo hitzemate parlamentarioaren lege-xedapenak (Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 108.8 artikulua). Ikuspuntu teorikotik, betekizun bat dugu, nahitaez bete behar dena legebiltzarkide oso izateko eta, hortaz, ordezkaritza-karguaren ondoriozko eginkizunak eta ahalmenak betetzeko.

Ikuspegi praktikotik, hautatutako diputatuek zina edo hitzematea oker edo desegoki erabiltzea da arazoa. Zehazki, zin egiteko edo hitzemateko erabiltzen den esapidea da arazoaren muina.

Ildo horretan, aukera bikoitza plantea liteke: malgutasuna formulan, hautatutako ordezkarien askatasun ideologikoaren babesean, edo betekizun hori kentzea, ordezkaritza-harremana desnaturalizatuko lukeena. Horri dagokionez, aukera galdua izan da, zalantzarik gabe, iruzkintzen ari garen epaia: gure interprete konstituzional gorenak aukera galdu du esateko ea aurkaraturiko zinak ordenamendu juridiko-konstituzionalera egokitu daitezkeen, edo ordenamenduaren arabera bideragarriak diren, eta, jarraian, aztertzeko zin horiek parlamentarien ius in officium delakoan izan dezaketen eragina. Egia da babes-errekurtsoaren helburua errekurtsogileen eskubideak babestea dela, baina baita ere jurisprudentzia konstituzionalak errekurtso hori baliatu duela figura batzuen konstituzio-mugei buruzko iritzia emateko (Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 27ko 65/2022 Epaia, boto-eskuordetzari buruzkoa, berbarako).

https://doi.org/10.47984/legal.2023.010
PDF (Español (España))
HTML (Español (España))
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International License.

Copyright (c) 2023 Alberto Anguita Susi

Downloads

Download data is not yet available.