Eusko Legebiltzarra da Legebiltzarreko Aldizkaria – LEGAL – Revista del Parlamento Vasco aldizkariaren titularra; aurrerantzean, LEGAL aldizkaria (legal.legebiltzarra.eus).
1) ERABILTZAILEAK: LEGAL aldizkariaren atarira sartu eta/edo hura erabiltzen duena erabiltzaile bihurtzen da, eta, une horretatik, hemen azaltzen diren erabilera-baldintza orokorrak onartzen ditu.
2) ATARIAREN ERABILERA: Webgune honek sarbidea ematen du Eusko Legebiltzarrarenak diren eta erabiltzaileek lor ditzaketen aldizkariaren informaziora, artikuluetara eta Interneten dituen aleetako bestelako edukietara (aurrerantzean, "edukiak").
Erabiltzaileak onartzen ditu ataria erabiltzeko ezarritako erantzukizunak eta betebeharrak. Betebehar horietako bat da, lehenik eta behin, erregistro batean izena ematea, hala behar izanez gero, eduki jakin batzuetara sartzeko. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du egiazko eta legezko informazioa emateko erregistro horretan. Erregistroan izena ematean, erabiltzaileari pasahitz bat eman dakioke. Erabiltzailea izango da pasahitz horren arduradun, eta konpromisoa hartzen du pasahitz hori arduraz eta konfidentzialtasunez erabiltzeko.
Erabiltzaileak, hala badagokio, konpromisoa hartzen du aldizkariak webgune honen bidez eskain ditzakeen edukiak egoki erabiltzeko. Egoki erabiltzeak esan nahi du betebehar batzuk bete behar direla; besteak beste, hauexek, baina ez hauek bakarrik: (I) ez egitea legez kontrako, legez kanpoko edo fede onaren eta ordena publikoaren kontrako jarduerarik; (II) ez zabaltzea eduki edo propaganda arrazistarik, xenofoborik, pornografiko edo legez kanpokorik, terrorismoaren apologia egiten duenik edo giza eskubideen kontra egiten duenik; (III) ez eragitea kalterik Eusko Legebiltzarraren, haren hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan, eta ez sartzea edo hedatzea sarean birus informatikorik edo arestian aipatutako kalteak eragin ditzakeen beste edozein sistema fisiko edo logiko; (IV) ez saiatzea sartzen eta, hala badagokio, ez erabiltzea beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuak, eta ez aldatzea edo manipulatzea haien mezuak.
Iruzkinak, foroa edo erabiltzaileek parte hartzeko beste edozein tresna gaituko balitz, webgunearen titularrak eskubidea dauka iruzkin eta ekarpen guztiak kentzeko, baldin eta horiek ez badute errespetatzen pertsonaren duintasuna; diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak badira; gazteen edo haurren, ordenaren edo segurtasun publikoaren kontra egiten badute; edo, titularraren iritziz, ez badira argitaratzeko modukoak.
Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrak ez du erantzukizunik izango parte hartzeko eskain daitekeen edozein moduren bidez erabiltzaileek botatzen dituzten iritziei dagokienez.
3) JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIA-JABETZA: Eusko Legebiltzarra da, bere kabuz edo lagapen-hartzaile gisa, LEGAL aldizkariaren atariaren edo haren lizentzia-emaileen jabetza intelektual eta industria-jabetzaren eskubide guztien titularra, bai eta atarian dauden elementu guztiena ere (hots, irudiak; soinua; audioa; bideoa; softwarea; testuak; markak edo logotipoak; kolore-konbinazioak; egitura eta diseinua; erabilitako materialen aukera; atariak funtzionatzeko, hara sartzeko eta hura erabiltzeko behar diren ordenagailu-programak…).
Hirugarrenek banatu, kopiatu eta erakuts ditzakete LEGAL aldizkarian argitaratutako lanak, Creative Commons Lizentzia Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentziaren jarraibideei jarraikiz.
4) BERME- ETA ERANTZUKIZUN-DESKARGUA: Eusko Legebiltzarrak ez du inola ere erantzukizunik izango, besteak beste, edukietako okerrek eta hutsuneek, ataria erabilgarri ez egoteak edo edukietan birusak edo programa gaizto edo kaltegarriak transmititzeak eragin ditzaketen edozein kalte-galerei dagokienez, nahiz eta behar diren neurri teknologiko guztiak hartu dituen hori saihesteko.
Erabiltzaileek webgunean parte hartu edo testuak sar ditzaketenean, Eusko Legebiltzarrak eskubidea dauka aldez aurretik jakinarazi gabe edozein informazio edo material kentzeko, iruditzen bazaio informazio edo material horrek erabilera-baldintza orokor hauek urratzen dituela, kalterik egin gabe eskuratutako beste edozein eskubideri; eta eskubidea dauka, halaber, segurtasun-autoritatearen edo autoritate judizialaren edo arlo honetan aplikatzekoak diren legeen betearazpena arautzen duen edo hartaz arduratzen den autoritatearen esku uzteko informazio edo material hori.
5) ALDAKETAK: Eusko Legebiltzarrak eskubidea dauka LEGAL aldizkariaren atarian egoki irizten dion aldaketak egiteko, aldez aurretik jakinarazi gabe; hala, alda, ken edo gehitu ditzake atariaren bidez ematen diren edukiak, eta alda dezake, orobat, eduki horiek beren webguneetan aurkezteko edo aurkitzeko modua.
6) ESTEKAK: Webgunean Interneteko beste gune batzuetarako estekak edo hiperestekak jarriko balira, Eusko Legebiltzarrak ez ditu gune eta eduki horiek inola ere kontrolatuko.
Eusko Legebiltzarrak ez du inola ere erantzukizunik izango besteren webgune bateko esteken edukiei dagokienez, eta ez du bermatuko hiperesteka horietako edozeinetan edo Interneteko beste gune batzuetan dagoen edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna.
7) ESKLUSIO-ESKUBIDEA ETA ALDE BAKARRETIK AZKENTZEKO KASUAK: Eusko Legebiltzarrak eskubidea dauka erabilera-baldintza hauek urratzen dituzten erabiltzaileei LEGAL aldizkariaren atarian kautotzeko eskatzen duten ataletarako sarbidea ukatzeko edo kentzeko, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, Legebiltzarrak berak hala erabakita edo hirugarren batek eskatuta.
Eskubide horrek bere horretan jarraituko luke edozein arau-aldaketak, ezusteko gertakarik edo halabeharrak webgune hau eskaintzea eragotziko balute ere.
8) BALDINTZA HAUEK ALDATZEA, ETA HAIEN INDARRALDIA: Eusko Legebiltzarrak une oro alda ditzake hemen ezarritako baldintzak, eta baldintza hauek argitaratu diren modu berean argitaratu behar ditu. Baldintza horiek argitaratzen direnean hasiko da haien indarraldia, eta behar bezala argitaratutako beste batzuekin ordezten diren arte egongo dira indarrean.
9) DATU PERTSONALAK BABESTEKO KLAUSULA: LEGAL aldizkariaren atariari emandako datu pertsonalak atarian adierazitako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez dira eskuragarri egongo beste ezein helburu edo pertsonarentzat. Aldizkariak herritarrei bermatzen die konfidentzialtasunez, legez, gardentasunez eta leialki tratatzen dituela haien datu pertsonalak. Nolanahi ere, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedaturikoa bete beharko da.
Datuak babesteari buruzko eskubideak erabiltzeko (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, beste norabait eramateko, aurkaratzeko eta haien tratamendua mugatzeko eskubideak), idazki bat bidali behar da helbide elektroniko honetara: datuenbabesa@legebiltzarra.eus.
10) Aplikatu beharreko legedia eta jurisdikzioa: LEGAL aldizkariaren eta haren atariaren erabiltzaileen arteko harremana Espainian indarrean dagoen araudiak arautuko du, eta edozein gatazka Vitoria-Gasteizko epaitegi eta auzitegietara eramango da.