Berrikusleak

Legebiltzarreko aldizkaria-LEGAL-Revista del Parlamento Vasco-k ebaluatu egiten ditu Azterlanak atalean argitaratzeko jasotako jatorrizko testuak; horretarako, itsu bikoitzeko sistema erabiltzen du non lanak gutxienez kanpoko bi adituk ebaluatzen dituzten. Berrikusleentzako jarribideak deskargatu

Gure iritziz, bikoteka berrikusteak baditu bi egiteko nagusi:

  • Iragazki gisa dihardu, eta erabaki egiten du obraren baliozkotasuna, garrantzia eta originaltasuna, argitaratzen denaren originaltasuna bermatzeko.
  • Hobetu egiten du argitaratzeko aurkeztutako ikerketaren kalitatea, hobekuntzak proposatzeko aukera emanez berrikusleei.

 Ebaluaketa-prozesua anonimoa da. Ebaluatzaileei jatorrizko eskuizkribu itsua bidaltzen zaie; ez dute ezagutzen eskuizkribuaren egilearen edo egileen jatorrizko nortasuna eta erakundeak. Ebaluatzaileek ere gorde behar dute bere nortasuna anonimo egileekiko.

Berrikuspenak erakunde honetatik kanpoko ebaluatzaileek egingo dituzte.

LEGAL-en kanpoko berrikusleek egin beharreko berrikusketa-prozesua hobekien egiteko xedez, jarraian azaldu egingo ditugu gure aldizkarirako eskuizkribuen kanpo-berrikusleek jarraitu behar dituzten jarraibide orokorrak.

 Berrikusketaonestea

Onespena

Onetsiz gero nahitaezkoa da berrikusketa egiteko ezarritako epeak betetzea (lau aste eskuizkribua jasotzen denetik).

Ezespena

Ebaluatzaileak enkargua onesten ez baldin badu, aldizkariaren idazkaritzari emango zaio horren berri, bost eguneko epean gehienera. Baliagarria izango da editoreari iradokitzea aldian aldiko eskuizkribua ebaluatzeko egokia izan litekeen beste adituren bat edo batzuk.

Dena dela, ebaluatzaileak ez du enkargua onetsiko interes-gatazkarik sortzen bada, hau da, zuzenean zein zeharka kolaboratu baldin badu aztertu beharreko ikerketarekin edo ahaidegoa baldin badu, odolkidetasun zein kidetasunagatik, edo eta ageriko adiskidetasuna edo etsaitasuna egileekin.

Ebaluatzaileek bete behar dituzten alderdi etikoak:

  • Eskuizkribua dokumentu konfidentziala da harik eta ˗kasua hori bada˗ argitaratzen den arte. Horregatik, ez dira partekatu behar haren edukiak ez ebaluaketarekin lotutako beste inongo alderdirik hirugarren pertsonekin. Ebaluaketa-prozesuarekin lotutako edozein gauzatarako baimendutako solaskide bakarrak LEGAL-en editoreak dira.

Ebaluaketa egitea

Ebaluatzaileek txosten bat egingo dute jatorrizkoaren interes eta kalitateaz, eta argitaratzearen komenigarritasunaz zein komenigarritasunik ezaz, eta Erredakzio Kontseiluak aintzat hartu beharko du. Horretarako, lau asteko epea izango dute.

Eskatutako ebaluaketa biak argi eta garbi kontrakoak baldin badira, hirugarren ebaluaketa bat eska liteke.

Behin dagozkion ebaluaketa-txostenak eginda, kanpoko-berrikusleek hurrengo aukeretakoren bat gomendatuko dute:

  • Azterlana edo ikerketa argitaratzea.
  • Argitara ematea behin zuzenduz gero nahiz forma-akatsak (aldaketa txikiak) eta/edo sakonekoak (aldaketa handiak).
  • Ez argitaratzea, baldin eta kalitatea nabarmen eskasa bada, edo akatsak halako izaerakoak non zuzentzen zailak gerta litezkeen.

Txostenak jaso egingo ditu, halaber, editorearentzako iruzkinak eta egileentzako iruzkinak, hurrengo gomendioak izanez kontuan:

  • Komeni da iruzkinak handietan eta txikietan antolatzea. Iruzkin handiak izango dira muga garrantzitsuak hautematen dituztenak lanaren diseinuan edo edukietan; iruzkin txikiek, aldiz, gai ebazten errazagoak jasotzen dituzte: adibidez, testuaren egiturazko arazoak edo idazkerakoak.
  • Garrantzizkoa da planteatutako iruzkin guzti-guztiak oinarritzea, dela eskuizkribuaren berariazko edukietan funtsatuz edo bestelako informazio-motan oinarritzen direnean, aurreko azterlanen ebidentzietan, kasu.
  • Azkenik, erabili egin behar da beti estilo bat errespetuzkoa eta konstruktiboa egileentzako iruzkinetan.
  • Ebaluatzaileentzako txosten-inprimakia ebaluatzaileari bidaliko zaio eskuizkribuarekin batera.

Ebaluaketaren emaitza Erredakzio Kontseiluari jakitera ematea

 Eskuizkribuaren gaineko erabaki editoriala editorearen erantzukizuna da azkenean, zeinak ebaluaketa-txostenak izango baititu euskarri, kontuan harturik nola kanpoko-ebaluatzaileen iruzkinak eta iradokizunak hala aldizkariaren berezko irizpide editorialak. Hori guztia ikusita, Erredakzio Kontseiluak erabakiko du:

  • Jatorrizkoa onestea argitara emateko.
  • Ebaluatzaileek iradokitako aldaketekin argitaratzea.
  • Argitaratzea ezestea.

Bi berrikusleak ahobatezko jarrera batera helduko ez balira, hirugarren kanpo-berrikusle bat izendatuko litzateke.

 Emaitza egileei jakinaraztea

Haien obraren argitaratzeari buruzko erabakia posta elektronikoz jakinaraziko zaie egileei.

Ebaluaketaren emaitzaren arabera, egileak sartu egin behar ditu artikuluan edukiaren aldaketak artikulua behin betiko onetsita geratu baino lehen.