IKUSPEGIA ETA IRISMENA
Legebiltzarreko Aldizkaria – LEGAL – Revista del Parlamento Vasco ganbera legegileen interesekoak diren Zuzenbidearen arloetan espezializatutako aldizkaria da. Batez ere Zuzenbide parlamentarioan oinarrituko da, baina Zuzenbide konstituzionala, administratiboa eta, oro har, Zuzenbide publikoa ere landuko ditu, baita bizitza parlamentarioan, nola edo hala, eragina duen beste edozein gai ere.
Urtean behin formatu elektronikoan egingo den argitalpena da, sarbide librekoa, eleaniztuna eta doakoa, bere autoreen artean espezialista onenak dituena, eta etengabe bilakatzeko prest dagoena, edukien kalitate bikaina eskaintzeko beti eta gure irakurle potentzialen beharrizanetara egokitzeko asmoz.
Batez ere Zuzenbideko profesionalei zuzendutako aldizkaria da, jarduera parlamentarioarekin lotura berezia duten arlo juridiko guztietan ikerketa-jarduera sustatzea eta zabaltzea helburu duena. Helburu horien barruan, LEGAL aldizkariak erreferentzia izan nahi du alor horietako autoreentzat eta ikertzaileentzat. Hori dela eta, irakurleek aldizkarian aurkituko dituzte, adierazitako gaiei buruzko jatorrizko azterlanez gain, jatorri parlamentarioko dokumentuak, ikuspuntu doktrinal, politiko edo soziologikotik garrantzitsuak direnak, gure ganberetan dagoen ondare intelektuala gizarteari helarazteko baliatu nahi ditugunak.
LEGAL aldizkaria ez da nahitaez identifikatzen argitalpen honetako artikuluen egileek adierazitako edukiekin eta iritziekin.
ALDIZKARIKO ATALAK
LEGAL aldizkarian argitaratzeko bidalitako lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute, eta ez dira beste aldizkari batzuetan argitaratzeke egon behar.
- Azterlanak: atal honetan, Zuzenbide parlamentario eta konstituzionalari lotutako alderdiak jorratzen dituzten ikerketa-artikulu originalak bilduko dira. era berean, Zuzenbide administratiboa eta, oro har, Zuzenbide publikoa aztertuko ditu, baita bizitza parlamentarioan, nola edo hala, eragina duen beste edozein gai ere.
- Legeriari eta/edo jurisprudentziari buruzko iruzkinak: atal honetan jasotako ekarpenek lagundu egingo dute arau garrantzitsuenak eta berrienak zabaltzen eta azaltzen: Europako, Estatuko zein autonomietako arauak, eta mundu parlamentarioan interes gehien sortzen duten jurisprudentzia-erabakiak ere.
- Txosten juridikoak: ganbera legegileen txosten juridikoak jasoko dira, bai Eusko Legebiltzarrarenak bai beste biltzar batzuenak, garrantzitsuak izan direnak, behar bezala iruzkinduak eta/edo egileak eguneratuak.
- Dokumentuak: atal honetan berreskuratu eta zabalduko dira Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin duten adituen ekarpenak. jatorrizko dokumentua argitaratuko da testuingurua ematen dion aurkezpenarekin batera
- Atal bibliografikoa: legebiltzarrarekin zerikusia duten gaietan, zenbaki bakoitza argitaratu aurreko 18 hilabeteetan argitaratutako literatura garrantzitsuari buruzko aipamenak eta erreseinak sartu ahal izango dira. Kontuan hartuko dira gure inguruko hizkuntzetako argitalpenak eta aldizkariko lan nagusiak argitaratzen dituztenak.
- Eztabaidagaiak: Atal hau prisma desberdinetatik azter daitezkeen gaiak lantzen dituzten lanak aurkituko dituzue, aldizkariaren intereseko gaiei buruzko eztabaida aberasten lagun dezaten.
EBALUAZIO-PROZESUEI BURUZKO INFORMAZIOA
Legebiltzarreko Aldizkaria – LEGAL – Revista del Parlamento Vasco aldizkariak bere gain hartzen du erantzukizuna, ikerketa-jarduerako printzipio etikoak eta erantzukizunak, hala nola zintzotasuna, objektibotasuna, inpartzialtasuna eta konfiantza, bere jarduera zientifiko eta editorialean nagusi izan daitezen.
Hala, talde editorialak bermatzen du edizio-prozesuan zehar egindako interakzio guztien erregistro zehatza egingo duela, eta erabaki editorialak, bidalitako argitalpenak onartzekoak zein baztertzekoak, arrazoituko dituela.
Azterlanen ataleko artikulu zientifikoak itsu bikoitzaren berrikuspen-sistemaren bidez egiten da. Berrikuspenak erakunde argitaratzailetik kanpoko pertsonek egingo dituzte. Ebaluatzaileek informazio objektiboa ematen dute lanaren balorazio zientifikoari, idazteko moduari, zehaztasunari, originaltasunari eta interesari buruz. Era berean, bermatzen dituzte konfidentzialtasuna, lehia, inpartzialtasuna eta integritatea, interes-gatazken hedapena eta berrikuspena osatzeko epeekiko errespetua.
Autoreek beren erantzukizun etikoak aitortzen dituzte lanaren originaltasunari eta autoretzari dagokienez. Artikuluetan jasotako iritziak eta egitateak egileen erantzukizun esklusiboa dira, eta testua egungo argitaratze-arauetara egokitu beharko dute.
PLAGIOAREN AURKAKO POLITIKA
Legebiltzarreko Aldizkaria – LEGAL – Revista del Parlamento Vasco aldizkariak argitaratutako lanen errespetuarekiko eta integritatearekiko konpromisoa adierazten du. Hori dela eta, plagioa guztiz debekatuta dago, eta plagiotzat jotzen diren testuak edo iruzurrezko edukia dutenak ebaluazio-prozesutik kanpo utziko dira.
Originaltasun-estandar jakin batzuk ziurtatzeko, LEGAL aldizkarira bidalitako artikulu guztiak ebaluatzen dira Crossfef-en Similarity Check plagioaren aurkako sistema erabiliz, testuen arteko antzekotasunak eta kointzidentziak detektatzeko aukera ematen baitu.
ARGITALPENAREN MAIZTASUNA
2023tik aurrera, LEGAL aldizkariak etengabeko argitalpen sistemarekin dihardu, hau da, testuak etengabe jasotzeko irekita dago. Artikuluak berrikusteko eta onartzeko prozesua amaitu ahala argitaratuko dira. Ondoren, artikulu guztiak urtero argitaratzen den zenbaki osoari gehituko zaizkio.
SARBIDE-POLITIKA
LEGAL aldizkariak bere edukirako sarbide librea, doakoa eta berehalakoa eskaintzen du. Sarbide irekiko urtean behingo argitalpena da (Open Access), eta eduki guztia libreki eskura daiteke, kargurik gabe.
Aldizkaria doakoa da alde guztientzat: egile, ikuskatzaile eta irakurleentzat. Ez du tasarik kobratzen lanak bidaltzeagatik, ezta kuotarik ere artikuluak argitaratzeagatik; horrez gain, ez da aldez aurreko erregistrorik behar edukiak eskuratzeko.
EGILE-ESKUBIDEAK
Aldizkari honetako artikulu guztiak Creative Commons 4.0 Aitortu-EzKomerziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioarteko lizentzia (CC BY-NC-ND 4.0) honekin argitaratzen dira. Erabiltzaileek lizentzia honen baldintzen arabera berrerabil ditzakete edukiak.
Aurkeztutako lana argitaratzeko onartzen bada, egile gisa eta egile-eskubideen jabe gisa, baimena ematen diote LEGAL – Eusko Legebiltzarreko Aldizkariari lana erreproduzitu, editatu, banatu, erakutsi eta jakinarazteko, bide elektronikoz, herrialdean eta atzerrian.
BABESTE-DIGITAL POLITIKA
LEGAL aldizkariak OAI-PMHren jarraibideak betetzen ditu, artikulu guztiak hainbat direktoriotatik eta beste informazio-iturri batzuetatik eskuratu ahal izateko; eta, horrela, indexazioa ahalbidetzeko.
PKP Babesteko Sareak doako zaintza-zerbitzuak eskaintzen ditu oinarrizko irizpideak betetzen dituen edozein OJS aldizkarirentzat. Alde horretatik, eta digitalki zaintze aldera, LEGAL aldizkariko artikuluak LOCKSS (Lots of Copies Keep Stuff Safe) eta CLOCKSS (Controlled Lots of Copies Keep Stuff Safe) sistemetan artxibatzen dira. Horrela, fitxategi iraunkor eta seguru bat bermatzen da.
LOCKSS kode irekiko programa bat da, Stanfordeko Unibertsitateko Liburutegiak garatua, zaintza deszentralizatua eta banatua eskaintzen duena; eta, honekin batera, etenik gabeko betiko sarbidea eta edukiaren jatorrizko bertsio autentikoaren babesa.
LOCKSS Manifestu editoriala kontsulta daiteke:
http://legal.legebiltzarra.eus/gateway/lockss
LEGAL aldizkariak, gainera, CLOCKSS erabiltzen du, LOCKSS sisteman oinarritua; horrek aukera ematen die liburutegiei aukeratutako web-aldizkariak gordetzeko, erregistratutako aldizkarien webguneak erregulartasunez egiaztatuz eta berriki argitaratutako edukia bilatuz eta artxibatuz. Artxibo bakoitza etengabe balidatzen da liburutegietako beste cache-memoria batzuen aurka; eta edukia usteldu edo galdu egin dela hautematen bada, beste cache- -memoria batzuen aurka; eta edukia usteldu edo galdu egin dela hautematen bada, beste cache-memoriak edo aldizkaria erabiltzen dira lehengoratzeko.
CLOCKSS Manifestu editoriala kontsulta daiteke:
http://legal.legebiltzarra.eus/gateway/clockss
INDEXAZIOA
Legebiltzarreko Aldizkaria – LEGAL – Revista del Parlamento Vasco datu-base hauetan indexatuta dago: