Bidalketak
Lanak linean bidaltzeko eta bidalitako lanen egoera ikusteko, erregistratuta egon behar da eta saioa hasi behar da.

Bidalketa prestatzeko zerrenda

Bidalketa-prozesuan, egileek egiaztatu behar dute beren bidalketak betetzen dituela ondoren eskatzen diren guztiak, eta onartu behar dute baldintza horiek bete ezean lana bueltatu egingo dietela.
  • Lanaren originaltasuna. Ez lana ez haren zatietatik ezein agertu da beste inongo argitalpenetan.
  • Bidaltzeko fitxategia OpenOffice, Microsoft Word, edo RTF formatuan dago.
  • Ahal den guztietan, URL helbideak ematen dira erreferentzietarako. Testuan dauden URL guztiak aktiboak daude.
  • Testuak Egileentzako Informazioa atalean agertzen diren Egileentzako gidalerroetan/a, adierazitako bibliografia- eta estilo-baldintzak betetzen ditu.
  • Sinatzaile guztiek lagundu dute intelektualki artikulua prestatzen, eta, beraz, adierazten dute artikuluaren egile materialak direla.
  • Ez da izan eta ez da interes-gatazkarik eskuizkribuaren prestaketan, eta halakorik izan ahal baledi finantzaketa edo bestelako babesen bat egoteagatik, egileek horiek adierazteko konpromisoa hartzen dute horretarako dagokion apartatuan.
  • Hiru dokumentu bereiz bidali behar dira: 1. Datu pertsonalen dokumentua; 2. Eskuizkribuaren dokumentua, egiletzarik gabea, eta 3. Testua osatzen duten figura eta/edo grafikoak dituen dokumentua, artikuluan agertzen badira.

Egileentzako gidalerroak

LEGAL urtean behingo aldizkari digital bat da, eta beste aldizkari batzuetan argitaratuko ez diren lan original eta argitaragabeak onartzen ditu. Egilearen erantzukizuna izanen da egile-eskubideen egoeraren berri ematea; eskubide horien kontra egiten duen lan bat argitaratzea egilearen edo egileen erantzukizuna izango da. Egileentzako gidalerroak deskargatu.

BIDALKETAK

Eskuizkribuak bidaltzeak esan nahi du autoreek Jarraibide hauek ezagutzen eta onartzen dituztela. Aldizkariaren zuzendaritzak eta Erredakzio Kontseiluak eskubidea izango dute originalak baztertzeko irizpide formalak, editorialak edo kalitatekoak direla-eta.

Eskuidatzia LEGAL aldizkariaren ebaluazio prozesuan dagoen bitartean, autoreek konpromisoa hartzen dute beste aldizkari batzuei ebaluatzeko ez aurkezteko.

Originalak bi bidetatik bidal daitezke, webaren bidez BIDALKETAK botoia erabiliz, eta/edo posta elektronikoz: legal@legebiltzarra.eus

LEGAL aldizkariak ez du tasarik kobratzen lanak bidaltzeagatik, ezta kuotarik ere bere artikuluak argitaratzeagatik.

ATAL POLITIKAK

  • Azterlanak: Atal honetan, Zuzenbide parlamentario, konstituzionala, eta oro har, Zuzenbide publikoari lotutako alderdiak jorratzen dituzten ikerketa-artikulu originalak bilduko dira, baita bizitza parlamentarioan, nola edo hala, eragina duen beste edozein gai ere. Lanak modu anonimoan ebaluatuko dituzte alorreko adituek. Gehieneko luzera: 10.500-12.000 hitz (30 orrialde gutxi gorabehera), orri-oineko oharrak, erreferentziak eta eranskinak barne, halakorik badago. Atal honetako lanak laburpena, gako-hitzak eta aurkibidea behar ditu.
  • Legeriari eta jurisprudentziari buruzko iruzkinak: Atal honek legegintzaren zein jurisprudentziaren gaurkotasunerako leihoa izan nahi du, informazioa iritzi doktrinalarekin konbinatuz. Gehieneko luzera: 3.500-4.000 hitz (10 orrialde gutxi gorabehera), orri-oineko oharrak eta bibliografia barne. Iruzkinek laburpena eta gako-hitzak erantsiko dituzte; sumarioa aukerakoa izango da.
  • Txosten juridikoak: Ganbera legegileen txosten juridikoak jasoko dira, bai Eusko Legebiltzarrarenak bai beste biltzar batzuenak, garrantzitsuak izan direnak, behar bezala iruzkinduak eta/edo egileak eguneratuak. Iruzkinaren gehieneko luzera: 1.800-2.000 hitz (5 orrialde gutxi gorabehera).
  • Dokumentuak: Atal honetan berreskuratu eta zabalduko dira Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin duten adituen ekarpenak. Jatorrizko dokumentua argitaratuko da testuingurua ematen dion aurkezpenarekin batera. Iruzkinaren gehieneko luzera: 1.200 hitz (2-3 orrialde gutxi gorabehera).
  • Atal bibliografikoa: Legebiltzarrarekin zerikusia duten gaietan, zenbaki bakoitza argitaratu aurreko 18 hilabeteetan argitaratutako literatura garrantzitsuari buruzko aipamenak eta erreseinak sartu ahal izango dira. Gehieneko luzera: 1.800 hitz (5 orrialde gutxi gorabehera).
  • Eztabaidagaiak: Atal hau prisma desberdinetatik azter daitezkeen gaiak lantzen dituzten lanak aurkituko dituzue, aldizkariaren intereseko gaiei buruzko eztabaida aberasten lagun dezaten.

ORIGINALEN HIZKUNTZAK

Eskuizkribuak euskaraz edo gaztelaniaz idatzita egongo dira. Garrantzi juridikoko beste hizkuntza batzuetan idatzitako lanak ere argitaratuko dira; zaindu behar da beti horien hizkuntza-kalitatea ezin hobea izatea, hau da, testua pertsona natibo batek idatzi edo berrikusi izan balu bezalakoa.

TESTUAREN FORMATUA ETA EGITURA

Originalak Word-en aurkeztuko dira, 12 tamainako Times New Roman letrarekin eta bat eta erdiko lerroartearekin. Goiko eta beheko marjinak 2,5 zm-koak izanen dira eta 3 zm-koak ezkerreko eta eskuineko marjinak. Aurkeztutako azterlanaren orrialde guztiek zenbaki bat izango dute beheko marjinaren eskuinaldean.

Eskuidatziaren gehieneko luzera argitaratuko den atalaren politikaren araberakoa izango da.  

Egile-datuak

Lan originalen goiburuan ipiniko dira egilearen edo egileen izena, filiazio akademikoa edo instituzionala eta, halakorik izanez gero, ORCID identifikatzailea.

Egile-datuak, eskerrak eta lanaren finantzaketari buruzkoak, halakorik balego, beste dokumentu batean bidaliko dira, lanaren testutik bereizita.

Lanaren titulua

Izaera informatibo nabarmena izanen du eta artikuluaren edukia fidelki adieraziko du. Originalen tituluak gaztelaniaz eta/edo euskaraz eta ingelesera itzulita jarri behar dira. Larriz idatzita aurkeztuko dira, 14 tamainako Times New Roman letra erabilita eta zentratuta.

Laburpena eta gako-hitzak

Laburpenak gaztelaniaz eta/edo euskaraz (Laburpena) eta ingelesez (Abstract) aurkeztuko dira. Laburpen horiek 150 eta 250 hitz artekoak izango dira. Horrez gain, testuek gako-hitzak izan behar dituzte gaztelaniaz eta/edo euskaraz (Gako-hitzak) eta ingelesez (Keywords). 5-8 hitz erabiltzea gomendatzen da. Gako-hitzak minuskulaz idatzi behar dira, komaz bereizita eta amaierako puntuarekin.

Aurkibidea

 Azterlanak eta Iruzkinak ataletako lanen aurretik aurkibide bat egonen da, atalak eta azpiatalak azalduko dituena. Epigrafe nagusiak zenbakituta egongo dira (zenbaki erromatarrak), letra larriz idatzita (Times New Roman, 12 tamaina). Azpiatalak minuskulaz idatzita egongo dira, letra mota berarekin eta zenbakituta (zenbaki arabiarrak).

Aipamenak testuan

Testuan jasotako aipamen testualak komatxo ingelesak (“ ”) artean idatziko dira. Bost lerroko luzera gainditzen badute, 10 letra-tamaina izanen dute, estilo normala (biribila), koska bikoitzarekin zentratuta. Oharretan, aipamen testualak komatxo artean eta estilo normalean idatziko dira beti. 

Egileak aipatutako testu baten barruan hitzez hitzezko aipamenak adierazteko erabiliko dira komatxo sinpleak (‘). Egileak hitzez hitzezko aipu baten zatiren bat eman gabe uzten badu, parentesi arteko etenpuntuen bidez adieraziko da (…). Azpimarratzea eta letra beltza ez da ezein kasutan erabiliko testuaren barruan hitzak nabarmentzeko.

Oharrak

Oin-oharrak 10 tamainako Times New Roman letra-mota erabiliz idatziko dira, korrelatiboki zenbakituta zenbaki arabiarretan eta goi-indizearekin. Testu gehigarria besterik ez dute izanen eta erreferentzia bibliografikoak baldin badituzte, laburtuta egingo dira, arau hauetan adierazten den bezala, erreferentzia osoak artikuluaren amaieran sartuko baitira.

AIPAMEN BIBLIOGRAFIKOAK EGITEKO ARAUAK

Aipamen bibliografikoak

Aipamen bibliografiko bakoitzak bat etorri behar du azkenean azaltzen den bibliografiako erreferentzia batekin. Autoaipamenak ezinbestekoak direnean soilik egingo dira. Havard sistema erabiliko da: (egilea, urtea: orrialdea) testuko aipamen bibliografikoetarako: Weber(2014) edo (Weber, 2014:170)

Bi egile dituzten dokumentuak aipatzeko, egile bakoitzaren lehen abizena jarriko da, “eta” bidez lotuta: (Mirat eta Armendáriz, 2007)

Hiru egile edo gehiagoren lan bat aipatzen denean, aski da lehen egilearen abizena jartzea, eta, ondoren, et al.: (Torres-Salinas et al., 2018)

Egile baten edo egile talde baten lan bat baino gehiago aipatzen badira, urte berekoak, a, b, c… erantsi behar da, urtearen ondoren: (Rubio Llorente, 1997a)

Aipatzen den egilearen abizena testuaren barruan dagoenean, beti parentesi artean adierazi behar da aipatutako lanaren argitalpen-urtea:
Häberle-k dioenez (2001),…

Bibliografia

Aipatutako erreferentzia guztiak lanaren amaieran jarriko dira, egileen ordena alfabetikoaren arabera. Testuan aipatutako erreferentziak baino ez du izango, eta ezin izango da erreferentzia gehigarririk jarri. APA (American Psychological Association) sistemari jarraituko zaio, maiz erabilia Gizarte Zientzietan eta Zuzenbidean.

Ondoren, hainbat adibide bildu dira, dokumentu mota erabilienen kasurako. Formatu elektronikoko lanen kasuan, DOI (digital object identifier) izanez gero, erreferentzia bibliografikoan jaso beharko da.

Aldizkari zientifikoetako artikuluak

- Paperezkoa
Jáuregui Bereciartu, G. (2011). Demokrazia eta Eskualdea. Eleria: Euskal Herriko legelarien aldizkaria, 21, 27-32.

García Mahamut, R. eta Rallo Lombarte, R. (2013). Neutralidad y pluralismo en los medios de comunicación en las campañas electorales: la reforma de la LOREG de 2011. Revista española de derecho constitucional, 98, 201-240.

- Aldizkari elektronikoak (DOI gabe)
Fernández, F. J. (2019) Vivienda pública y posguerra en Bilbao. Sancho el Sabio: revista de cultura e investigación vasca, 42, 59-100. Hemendik eskuratua https://revista.sanchoelsabio.eus/index.php/revista/article/view/237

- Aldizkari elektronikoetako DOIdun artikuluak
Alonso de Antonio, A. L. (2018). Conocimiento por los parlamentarios de las materias clasificadas en virtud de la Ley de secretos oficiales. Foro, 21(2), 19-44. http://dx.doi.org/10.5209/FORO.64016

Monografiak

- Paperezko liburua

Sartori, G. (2008). La democracia en treinta lecciones. Madrid: Taurus.

- Online liburua
Madinabeitia Ezkurra, A. et al. (2018). La aportación del sistema universitario a la transformación de la sociedad vasca. Bilbao: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Hemendik eskuratua https://addi.ehu.es/handle/10810/30919

- Monografia-kapituluak
Jiménez Asensio, R. (2012). El gobierno del poder judicial en España y el sistema político. En L. Aguiar de Luque (Dir.). El gobierno del poder judicial: una perspectiva comparada (147-152 or.). Madrid: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales.

Txostenak
- Egilea erakunde bat denean
International Energy Agency (2020). Sustainable Recovery. Paris: IEA. Hemendik eskuratua https://www.iea.org/reports/sustainable-recovery

- Egilea norbanako bat edo gehiago direnean
Vicente Larraga Rodríguez de Vera, V. (Coord). (2019). 2º Informe sobre la Ciencia y la Tecnología en España. Madrid: Fundación Alternativas.

Ponentziak edo komunikazioak kongresuetan
Martínez Elipe, L. (1984). Tipología de los regímenes políticos y del derecho parlamentario. En I Jornadas de Derecho parlamentario (Madrid, 21-23 de marzo de 1984) (145-170 or.). Madrid: Congreso de los Diputados.

Tesiak
- Argitaratuak
Morales Sequera, S. (2016). La descentralización de la educación universitaria en España: efectos sobre la convergencia regional desde la perspectiva del gasto público [Doktorego-tesia]. Universidad Autónoma de Madrid. Hemendik eskuratua https://repositorio.uam.es/handle/10486/6106

- Argitaragabeak
Valle Escolano, R. (2019). La implantación de la transparencia en los municipios españoles [Argitaragabeko doktorego-tesia]. Universidad Complutense de Madrid.

Egunkarietako berriak eta artikuluak

- Egiledunak

Bassets, M. (25-6-2015). El Tribunal Supremo respalda la reforma sanitaria de Obama. El País. Hemendik eskuratua http://internacional.elpais.com  

- Egilerik gabeak
ELNren su-etena Kolonbiako bozetarako.(2022-3-5). Berria. Hemendik eskuratua https://www.berria.eus

Blogak
Duran Arranz, M. (16-10-2019). El fenómeno millennial. CCCBLab. Investigación e innovación en cultura [blog]. Hemendik eskuratua http://lab.cccb.org/es/el-fenomeno-millennial 

Azterlanen atala

Atal honetan, Zuzenbide parlamentario, konstituzionala, eta oro har, Zuzenbide publikoari lotutako alderdiak jorratzen dituzten ikerketa-artikulu originalak bilduko dira, baita bizitza parlamentarioan, nola edo hala, eragina duen beste edozein gai ere. Lanak modu anonimoan ebaluatuko dituzte alorreko adituek.
Gehieneko luzera: 10.500-12.000 hitz (30 orrialde gutxi gorabehera), orri-oineko oharrak, erreferentziak eta eranskinak barne, halakorik badago. Atal honetako lanak laburpena, gako-hitzak eta aurkibidea behar ditu.

Iruzkinen atala

Atal honetan jasotako ekarpenek lagundu egingo dute arau garrantzitsuenak eta berrienak zabaltzen eta azaltzen: Europako, Estatuko zein autonomietako arauak, eta mundu parlamentarioan interes gehien sortzen duten jurisprudentzia-erabakiak ere.
Gehieneko luzera: 3.500-4.000 (10 orrialde gutxi gorabehera), orri-oineko oharrak eta bibliografia barne. Iruzkinek laburpena eta gako-hitzak erantsiko dituzte; sumarioa aukerakoa izango da.

Atal bibliografikoa

Legebiltzarrarekin zerikusia duten gaietan, zenbaki bakoitza argitaratu aurreko 18 hilabeteetan argitaratutako literatura garrantzitsuari buruzko aipamenak eta erreseinak sartu ahal izango dira.
Gehieneko luzera: 1800 hitz (5 orrialde gutxi gorabehera).

Pribatutasun-deklarazioa

Aldizkari honi emandako datu pertsonalak aldizkariak berak adierazitako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez dira eskuragarri egongo beste ezein helburutarako edo beste inorentzat. Aldizkariak herritarrei bermatzen die isilpean tratatzen dituela datu pertsonalak, modu zilegi, garden eta leialean. Nolanahi ere, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak ezarritakoa beteko da.

Datuen babesari buruzko eskubideak erabili ahal izango dira (datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, eramangarritasunerako eta aurka egiteko eskubidea) helbide elektroniko honetara idatzita: datuenbabesa@legebiltzarra.eus