Konstituzio Auzitegiaren 143/2024 Epaiaren inguruko iruzkina, 154/2024 eta 156/2024 epaien harira
PDF (Español (España))
HTML (Español (España))

Gako-hitzak

ius in oficcium
Konstituzio Auzitegia
autonomia parlamentarioa
kontrol konstituzionala
parlamentuetako mahaiak

Aipuak nola egin

Lizarazu Oses, E., & Vadillo Arrieta, J. (2025). Konstituzio Auzitegiaren 143/2024 Epaiaren inguruko iruzkina, 154/2024 eta 156/2024 epaien harira: parlamentuetako mahaien jarduna mugatzea. Legebiltzarreko Aldizkaria . https://doi.org/10.47984/legal.2025.003

Laburpena

Konstituzio Auzitegiaren 143/2024 Epaiaren inguruko iruzkina da hau, gerora eman diren 154/2024 eta 156/2024 epaiak ere oinarri dituena. Epai horiei bide eman zien gatazka Kataluniaren independentzia aitortzea helburu zuen herri-ekimen legegile baten izapidetzea baimentzen zuen Kataluniako Parlamentuko Mahaiaren erabakian du sorrera. Horrela, errekurtsogilearen arabera, Konstituzioaren erabat aurkakoak diren ekimenak izapidetzeko ez onartzeko betebeharra du Kataluniako Parlamentuko Mahaiak; ekimenak izapidetzeko onartzeko erabakiak parlamentarien oinarrizko eskubideei eragiteaz gain, Konstituzioaren aurkakoa den ekimen bati zilegitasuna ematen diolako. Beste alderdiak, ordea, erabakiaren zilegitasuna defendatzen du, Estatu demokratiko batean funtsezkoa den eztabaida politiko plurala babestea funtsezkoa dela argudiatuz. Hala ere, epai horien bitartez Konstituzio Auzitegiak berretsi egiten du aurretik finkatutako jurisprudentzia: parlamentuetako mahaiek ez dute soilik ekimenen forma kontrolatu behar, baizik eta edukiaren konstituzio-kontrakotasuna aztertzeko betebeharra ere badute. Joera horren aurrean, ordea, badaude eztabaida politikoaren eta pluraltasunaren alde egiten duten iritziak; alegia, konstituzio-kontrola beharrezkoa bada ere, kontrol horrek muga argiak behar dituela defendatzen duten iritziak, demokrazia osasuntsu bat bermatzeko helburuarekin. Hori dela eta, parlamentuetan funtsezkoa den eztabaida politikoaren eta Konstituzio Auzitegiak gauzatzen duen kontrol konstituzionalaren arteko orekaren inguruan ere hausnartzen da laburki lan honetan.

https://doi.org/10.47984/legal.2025.003
PDF (Español (España))
HTML (Español (España))

Erreferentziak

Arbós i Marín, Xavier (2016). El Tribunal Constitucional como facilitador: el caso de la Sentencia 42/2014. La última jurisprudencia relativa al Parlamento: 2016ko urtarrilaren 27an eta 28an Vitoria-Gasteizen egindako mintegia (21-55 or.). Vitoria-Gasteiz: Eusko Legebiltzarra. https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/a3bb9d00-27d3-425f-ad10-e8efc3cc1fdd

Gómez Corona, Esperanza (2021). Los límites de la autonomía parlamentaria hoy. La influencia del conflicto catalán sobre el control de los actos parlamentarios sin valor de ley por el Tribunal Constitucional. Teoría y Realidad Constitucional, 47, 237-261. https://doi.org/10.5944/trc.47.2021.30717

Lasagabaster Herrarte, Iñaki (2022). El Tribunal Constitucional y las Cámaras Legislativas: una reflexión al hilo de la STC de 28 de octubre de 2021. Administrazio Publikoaren Euskal Aldizkaria, 124, 157-195. https://doi.org/10.47623/ivap-rvap.124.2022.04

López de Lerma Galán, Jesús (2021). El control de la actividad parlamentaria como garantía del sistema constitucional. Estudios de Deusto, 69 (1), 49-79. https://doi.org/10.18543/ed-69(1)-2021pp95-125

López Guerra, Luis María eta Espín Templado, Eduardo (zuz.) (2022). Manual de Derecho Constitucional. Volumen II. La organización de los poderes Estado y Comunidades Autónomas. Valencia: Tirant lo Blanch.

Ortega Santiago, Carlos (2024). Las funciones de la mesa del parlamento y su control jurisdiccional por el Tribunal Constitucional. Última jurisprudencia del Tribunal Constitucional en materia parlamentaria: 2024ko urtarrilaren 22an eta 23an Vitoria- Gasteizen egindako mintegia (163-200 or.). Vitoria-Gasteiz: Eusko Legebiltzarra. https://www.legebiltzarra.eus/ic2/restAPI/pvgune_descargar/default/14fe0fb2-ff01-4665-9c5c-ece87fe7b91a

Recoder Vallina, Tatiana (2022). El deber de cumplir los pronunciamientos del Tribunal Constitucional por las Mesas del Parlamento en sus facultades de calificación de las iniciativas parlamentarias: Comentario a la Sentencia del Tribunal Constitucional 24/2022, de 23 de febrero. Recurso de amparo núm. 4427-2020. (BOE núm. 72, de 25 de marzo de 2022). Revista de las Cortes Generales, 112, 473-482. https://doi.org/10.33426/rcg/2022/112/1652

Ridao Martín, Joan (2023). El control constitucional del Parlamento y la juridificación de la vida política. Revista de Derecho Político, 117, 73-98. https://doi.org/10.5944/rdp.117.2023.37921

Creative Commons License

Obra hau nazioarteko Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 lizentzia baten pean dago.

Egile-eskubideak 2025 Eneko Lizarazu Oses, Jone Vadillo Arrieta

Deskargak

Deskarga datuak oraindik ez daude eskuragarri.